Amak urteetan gau mahaiko tiradera batean gordeta izan zuen gutun batek piztu zion Anton Gandariasi (Gernika-Lumo) osaba Angel Lekuonari gertatutakoa ikertzeko grina. Urruñako (Lapurdi) Gregorio Urangak idatzitakoa zen. Busturiarra “1945eko apirilaren 10ean naziek Flossenburgeko kontzentrazio esparruan (Alemania) fusilatu zutela” zioen karta hark. Handik hamar egun pasatxora askatu zuten aliatuen tropek kontzentrazio esparrua. Lekuonarentzat, beranduegi.
Erreportaje osoa
Bizkaiko HITZAn
Anton Gandarias gerra biktima baten senidea da