Martxoaren 6an egingo dute Ibarruriko (Muxika) mendi martxa. Saltsamendi kultur elkarteak antolatu du aurten ere, eta izena emateko epea zabalik da.
Ibarruriko lasterketa
22 kilometroko martxa luzea, 15 kilometroko martxa laburra eta 22 kilometroko mendi lasterketa antolatu dituzte. Hain zuzen,
Campos Urdabai Kopako lehen proba puntuagarria izango da Ibarrurikoa.
Internet bidez eman beharko da izena aldez aurretik,
https://sites.google.com/site/ibarrurikomendimartxa helbidean.
Apuntatzerakoan 8 euro ordaindu beharko dira, eta horretarako
azken eguna martxoaren 1a izango da. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, baina inskripzioa 12 euro ordaindu beharko da.
Martxoaren 6an ibilbidea 08:30ean zabalduko dutela jakinarazi du Saltsamendi Kultur Elkarteak. Gehienez 400 lagunek parte hartu ahalko dute eta, ibilbidean zehar, anoa postua ipiniko dituzte, jan-edanagaz.
Campos Urdaibai Kopa
2016ko Campos Urdaibai Kopako lehen proba puntuagarria izango da Ibarrurikoa. Horrez gain, best lau lasterketa egingo dituzte eskualdean. Apirilaren 10ean Ereñon izango da lasterketa, maiatzaren 29an Gernika-Lumokoa, irailaren 11n Gautegiz Arteagan eta irailaren 25ean Foruan.
Iaz ere Foruko martxa eta lasterketaren ostean eman zituzten
Urdaibai Kopako sariak. Hain zuzen, Jose Gabriel Ruiz eta Laura Veronica Carrillo nagusitu ziren iaz. Arrolapeko Aritz Martinek lortu zuen Campos Urdaibai Kopako bigarren postua. Nesken artean, Agurtzane Argiaro bermeotarrak eskuratu zuen Urdaibai Kopako bigarren postua, eta Arrolapeko Leire Monasteriok hirugarrena.