Otsailean eta martxoan, hainbat hitzaldi eta tailer emango ditu Zainduz programak Busturialdean. Familiarteko zaintzailei arreta eta laguntza ematea da Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatzen duten Zainduz programaren helburua, norbere buruaren zaintzak duen garrantziaz jabetu eta zaintza lana errazteko teknikak landuz, besteak beste.
Emakumeak barreterapia tailerrean
Hala, orientabidea eta laguntza emateaz gain, informazioa, aholkularitza eta laguntza psikologikoa eskaintzen du Zainduzek. 2015eko programaen balorazio ona egin ostean, 2016an ere jarraipena emango diote programari.
Hitzaldiak eta tailerrak ez ezik, informazio kanpaina eta zaintzaileetako arreta pertsonalizatua ere ematen du Zainduzek.
HITZALDIAK:
Otsailak 17. Zaintzarako oinarrizko teknikaak eta mobilizazioak. 18:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian.
Martxoak 2. Norbere buruaren zaintzaren garrantzia. 18:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian.
TAILERRAK:
Otsailak 24. Estimulazio kognitiboa lantzeko tailerra. 18:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian.
Otsailak 25. Mendekotasuna duten pertsonen mobilizazioa. Tailer hori otsailaren 17ko hitzaldian eta 24ko tailerrean parte hartu dutenei zuzenduta dago.
Martxoak 9. Zaintzaileentzako erlaxazio eta barre terapia tailerra. 18:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian.
OSASUN TAILERRAK:
Otsailak 12. Norbere bizkarraren zaintza: mobilizazioak. 19:00etan, Nabarnizeko Gizarte lokalean.
Martxoak 7. Erlajazioa eta barre terapia. 18:00etan, Mundakako Tribisarrospe kultur etxean.
Martxoak 17. Alzheimerra eta dementziak: zaintzaileentzako aholkuak. 19:00etan, Busturiko kultur etxean.