Herri basoei buruzko galdeketa bideratu du Muxikako Udalak
Gorozikako herri basoei buruzko batzar informatiboa egin zuten otsailaren 2an, Muxikako auzo horretan. Zenbat heri baso dauden, zeintzuk diren eta zein egoeratan dauden zehaztea zuen helburu batzarrak.Orain, baina, baso horiekin zer egin eta horietan z...
Orain, baina, baso horiekin zer egin eta horietan zer landatu nahiko luketen galdetu gura die Muxikako udalak auzotarrei. Horretarako, galdetegi bat prestatu du; horrela, parte hartzea ere sustatu gura du udalak.
Hilaren 12ra arte
Zazpi herri baso idenfikatu dituzte; horietako hiru landatuta daude, eta beste lauetan zer landatu erabaki behar dute herritarrek. Parte hartze prozesuak hilaren 12ra arte iraungo duela jakinarazi du udalak, eta Zugastieta, Agirre, Esturo eta Gorozikako 18 urtetik gorako bizilagunek parte har dezakete. Galdetegia bete, eta Zubiera Errotara eroan beharko dute.