Bermeoko Irakurleen txokoak 'Biribilgune' liburua landuko du, hilaren 17an
Irakurleen txokoa datorren eguaztenean, hilaren 17an, batuko da berriro. Hilabete honetan Katixa Dolhane idazlearen Biribilgune liburuaz ariko dira, hain zuzen ere.
Isa Castillo dinamizatzailea izango dute parte hartzaileek gidari. Ohi legez, udal liburutegiko hirugarren solairuan batuko dira, 18:30etatik 20:15era.
Irakurleen txokoan parte hartu gura duenak, liburutegian bertan eskatu ahalko du eguaztenean landuko duten liburua. Ondoren, egun horretarako irakurrita eroan beharko du.