Bederatzi taldegaz, Euskadiko txapelketa lehiatuko du Muruetak, 560 kilotan
Azken txanpan sartzen hasi dela iragarri du Murueta Sokatira Kirol Klubak. Indarrak amaitu orduko, baina, hitzordu bi dituzte aurretik bertokoek: asteburu honetan izango dute lehena, 560 kilotako Euskadiko txapelketa bukatzen baita.
Hain justu, bihar egin beharko diote sokari tira, Erandion. 17:00etan emango diote hasiera lehiari Altzaga kiroldegian.
Guztira, hamar talderen arteko norgehiagoka ikusi ahalko da bertan. Ibarra, Berriozar, Ñapurrak A, Ñapurrak B, 6 Conceyos, Abadiño, Sokarri, Baiona, Murueta eta Beti Gazte izango dira parte hartuko dutenak.
Laukizen, berriz, Euskadiko sokatira txapelketa lehiatuko da etzi, 600 kilotan. 11:30ean hasita lehiatuko dira herriko pilotalekuan, eta talde mixtoak ariko dira: Gaztedi A, Gaztedi B, Ibarra eta Berriozar.
Bertoko mutilek denboraldia datorren astean bukatuko dute Volendamen (Holanda), bertan lehiatuko baita munduko txapelketa. Hori horrela, oraindik ere «jokoan asko» dagoela azaldu dute.