Sasoian, sasoiko dator laukotea
Sei abestiz ostautako lana dakar Gernika-Lumoko Suerder taldeak esku artean; ‘Bazan ordue’ da diskoaren izenburua, eta aurkezpen kontzertuak ematen ari dira.
Batiz ezagutzea eta bera jotzen ikustea. Apartekoa da gitarraren munduan, berezko soinua ateratzen diolako gitarrari”Doctor Deseo taldeko Francis Diezek ere utzi du bere ukitua Sueder taldearen lanean. «Txortxen ezaguna da, eta berak deitu zion».Harekin grabatzea ere sekulako esperientzia izan dela taldeko ahotsa den Sanchezek. «Punta-puntan dagoen abeslari batekin egotea eta ahotsa nola prestatzen duen ikustea sekulako esperientzia da». Azken finean, musikaren munduan profesionalak direnak beraien lana baloratzea izugarria dela diote Suederreko kideek. Nork bere lekua Euskal musika taldeak dituzte erreferente. Dena den, denentzako lekua badagoela dio Suederrek. «Nik panorama ondo ikusten dut» –Larrainzarren aburuz, – «Talde pila bat daude. Agian musika industria aldatu egin da; gaur egun ez da hainbeste saltzen. Dena den, maila ona duten talde asko daude». Gaur egun modan dagoen musika beste bide batzuetatik joan daitekeela diote taldekideek, eta beraien estiloak lekua baduela berretsi dute. Baina, beraien lekua ikusten duten arren, euskaldunak «mokofinekoak» direla uste du Aldekozeak. «Oso itxiak ere bagara; estilo zehatz batzuk entzuten ditugu, eta, ohikotik ateraz gero, kosta egiten da inoren belarrian sartzea». Musika elektronikoa, esaterako, ohikotik ateratzen den zerbait dela diote, baina musiak elektronikoarekin egiten diren nahasketak gero eta gehiago entzuten direla nabarmendu gura izan du Sanchezek, eta positiboki baloratzen dutela. Eman eta hartu Estilo feskoa dutela aipatu izan dute kritikek, eta kanta biziak egiten dituztela. Pertsona arruntak direla diote taldekideek, eta beraien abestiek egunerokotasunean gertatzen diren gauza arruntak aipatzen dituztela. «Gauza horiek jendearengana heltzen dira, agian, batzuetan identifikatuta sentitzen direlako». Horren adibide jarri dute Bixerko haizie kantua, gai pertsonalagoa lantzen duelako.
Ondo pasatzen dugu oholtza gainean, eta gure sentsazioak publikoari transmititu gura dizkiegu»Beraien musikarekin batera, zuzenekoetan giro ona eta ondo pasatzeko aukera eskaini nahi du Suederrek. «Ondo pasatzen dugu oholtza gainean, eta gure sentsazioak publikoari transmititu gura dizkiegu», aipatu dute. Izan ere, feedback hori sentitzea garrantzitsua da taldearentzat, eta abenduaren 26an Astraren 10. urteurrenean eman zuten kontzertua dute bereziki gogoan. Aurrera begira ere, beste hainbat kontzertu dituzte lotuta, eta beraien diskoa, kontzertuetan ez ezik, Gernika-Lumoko Ospa tabernan eta Euskal Souvenirs dendan zein Elkar dendetan eros daiteke. Taldearen Facebook orrialdearen bitartez ere egin dezake eskaera, eta postaz bidaltzen dituzte enkarguak. Horrez gain, plataforma digitaletan ere eros eta entzun daiteke Suederren lan berria, iTunes edo Spotify-en, esaterako. Era berean, Elkar Estudioetako zuzeneko grabazioan ere paarte hartu izan du Suederrek. «Iazko maiatzean joan ginen Donostiako Elkar estudioetara, eta, beste talde batzuek egiten duten legez, guk ere zuzenean jotzeko aukera izan genuen». Elkar estudioetan grabatutako abestiak ere ikusgai daude Interneten.