Gai desberdinetako 100 liburu inguru doan eman gura ditu mundakarrak. Baldintza bakarra jartzen du: HITZA egunkaria diruz laguntzen duen herriren bateko liburutegia izatea.
Zergatik erabaki duzu zure liburu bilduma ematea?
Irakurtzea asko gustatu izan zait beti, eta oraindik gustuko dut. Baina, liburuek azkenean, jan egiten zaitue. Liburu asko utzi ditut, eta gehienak bueltan hartu ditut. Liburuak batetik bestera ibiltzea gustatzen zait. Orain dela egun batzuk egunkari batean irakurri nuen inguruko herriren bateko udalen batek liburuak eskatzen zituela liburutegi bat sortzeko asmoz. Horregatik bururatu zitzaidan nik soberan ditudan liburuak ematea. Baldintza bakarra jartzen dut; HITZA egunkaria diruz laguntzen duen herriren bateko liburutegia izatea. Logikoki ez nago prest elkarrizketa honetaz doan baliatuko den udalen bateri liburuak emateko.
Jesus Uriarte
Zenbat liburu dira eman gura dituzunak?
100 liburu inguru dira, gai desberdinetakoak; kontakizunak dira gehienak, hala ere, gai politikoak eta sozialak lantzen dituzten liburuak ere badaude. Bestalde, Egin eta Gara egunkariek kaleratutako urtekariak ere baditut, bai eta komiki bilduma bat ere. Horiek guztiak liburutegiren batean egotea gustatuko litzaidake, modu horretan mugitu egingo direlako.
Eta Zergatik erabaki duzu HITZA laguntzen duen herri bat izatea?
HITZA egunkariarekin eta bi eskualdeekin kolaboratzeko modu bat dela uste dudalako.
Interesa duen liburutegiak zer egin beharko du zugaz harremanetan jartzeko?
Interesa dutenek nigaz harremanetan jartzea baino ez dute. 658 70 68 95 telefono zenbakira deitu ahalko dute, edo bestela, emailez ere idatzi ahal didate:
uribarreta@hotmail.com. Ondoren, nire helbidera, Mundakara, kutxa batzuekin etortzea baino ez dute.