Jabi Fradua da Bermeo B taldearen entrenatzaile berria orain
Bermeo Futbol Taldeak jakinarazi duenez, Jabi Fradua izango da aurrerantzean Bermeo B taldea entrenatuko duena, Sergio Ortizek lan hori utzi baitu, arrazoi pertsonalak tarteko. Iazko denboraldian ere entrenatu zuen taldea Fraduak, eta aurretik beherago...
Bestalde, Ortizi eskerrak eman dizkio Bermeo Futbol Taldeak, «agertutako profesionaltasunarengatik». Halaber, onena opa diola esan du.
Zapatuan garaipena eskuratu zuen Bermeo B taldeak Ermua A taldearen aurkako partidan 2-1 eginda. Puntu kopuru bera dute bertoko eta Ermuko taldeek; 33 puntuna, hain zuzen ere. Hala, sailkapeneko bosgarren eta zazpigarren dira, Bermeo B eta ERmua A. Sailkapeneko lidergoa du, berriz, Busturiak, 42 puntugaz.