Beste urte batez, kantuan hasi dute Aratuste eguna Mundakako Atorrek
‘IJI TAJA’ abestia
Iji taja, atorrak gaur Mundakan,
berdiñik ez, da mundu zabalean.
Gazte ta zar, marrau jantzi gura dogu,
denok aratustetan.
Hator neskato aratuzte egunean
Atorrak gabiltz hemen goiko kalean,
Goizetik kanta, iluntzez dantza,
Gero zirria gauerantza.
Kontuz gero, jausi barik portura,
Legorrean atrapa lei takarta,
Itto orduko hartu neska jatorrena,
Ta joan tala goira.
Hator neskato aratuzte egunean
Atorrak gabiltz hemen goiko kalean,
Goizetik kanta, iluntzez dantza,
Gero zirria gauerantza. (2)
Jende ugari ibili da Atorrekin batera herrian: ume, gazte zein nagusi; neska zein mutil; mozorrotuta zein mozorrorik gabe; abesten zein isilik; dantzatzen zein geldirik; kamaragaz eta kamararik gabe. Izan da Atorrek portuan egiten duten agerraldia ikusteko zain egon denik ere. Zuriz jantzitakoak bertara ailegatu direnerako, jendez lepo zegoen portua, Atorren presentziaz gozatzeko irrikaz. Portukoa amaituta, herriko plazara hurbildu dira Atorrak, beraien ikuskizunagaz bukatzeko. Arratsaldean, lamien txanda Arratsaldean, bestalde, lamiek izango dute ehunka lagunen begirada gainean. Plazan hasita, herriko kaleak orro, dantza eta kantez alaituko dituzte gaurko egunean. Horiez gozatzeko, baina, 18:00ak arte itxaron beharko du herritarrak, orduan egingo baitute hasierako agerraldia, plazan.