Baltzez busti dituzte Lamiek Mundakako kaleak
‘ARATUSTE’ abestia
Aratuste zara, Aratuste,
Mundakarentzat egun obarik ez.
Marrau atorra zuriakaz
buruan pañelu sedazko ederrakaz.
Aratuste, zara, Aratuste,
tostada eguna ederrak onexek,
onek jan eta, neskak artunda,
plazara dantzan iluntzerarte.
Baita atzo zarrakaz,goiko kalian, ziri ta zara,
Arrasta ezinik, gure elorriyua, harek ziran Aratustiak!
Goizeko zuritasunari kolorea eman diote, iluntasunerantz doan egunean. Hala ere, Mamarruen presentzia ere nabaritu da Aratuste eguneko arratsaldean. Kantu eta dantzak datorren urtera arte agurtzeko, batera abesteko asmoa erakutsi dute Lami eta Atorrek. LAMIEN ARGAZKI GALERIA