Chiapaseko (Mexiko) emakumeen lege iraultzaren isla diren argazki erakusketa hartu du Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak. Otsailaren 12a bitartean izango da ikusgai. Lumaltik herriaren eskutik heldu den erakusketak hamar argazki dakartza, eta emakume indigenen lege iraultzailea azaltzen du. 1993. urtean, emakumeak protagonista izan zituen iraultza eman zen Mexikon.
Hamar argazki biltzen ditu erakusketak
Ramona eta Susana komandanteek EZLNko Emakumeen Lege Iraultzailea onartzeko eskatu zuten. Legea hainbat komunitate indigenetako emakume zapatistek egindako lan kolektibotik sortu zen. Ordura arte eratutako izaera indigenako mugimendu autonomo eta iraultzaile guztietan haustura ekarri zuen, emakume indigena eskubide subjektutzat hartu baitzuten. Besteak beste, iraultzetan parte hartzeko, lan eta soldata duina izateko, seme-alabak izan eta zenbat nahi dituzten erabakitzeko, osasun eta elikadurarako edota hezkuntzarako eskubideak onartu zizkieten.