Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzagaz, Euskal Herriko Triatloiaren V. Gala egin zen atzo [urtarrilak 31]. Festa horretan 2015 denboraldian triatloi eta duatloi zirkuituetako onenak saritu zituzten.

Ondarroako Koaxiko neskak, Inma Ruizekin batera. Argazkia: Koaxi
Euskal Herriko Duatloi zirkuituko sarituen artean, Busturialdeko bi herritar saritu dituzte. Alde batetik, Inmaculada Ruiz Teran Bilboko Bilbaotri taldeko gernikarrak absolutu mailan hirugarren saria jaso zuen, eta aldi berean, beterano 2 kategoriako saria nagusia ere jaso zuen. Bestalde, Urdaitriko Javier Goitiak 23 urtez azpiko kategorian sari nagusia jaso zuen.
Euskadiko distantzia ertaineko sariei dagokionez, Aritzatxuko Joseba Koldo Madariagak 2. postua eskura du beterano 1 kategorian.