Asteburuko aratusteak girotzen hasteko, Kandelario eta Blas Deuna jaiak ospatuko dituzte Bermeon, Busturian eta Ean. Urtero legez, Bermeoko Demiku auzoan ospatuko dituzte Kandelario jaiak. Gernika-Lumon eta Busturian, aldiz, kandelak eskuetan, kandelario abestera aterako dira bihar arratsaldean.

Umeak kandelario abesten, Gernika-Lumon
Blas Deuna jaiak ospatzeko, aldiz, Busturiko Axpe auzoan eta Eako Bedarona auzoan batuko dira eguaztenetik aurrera.
KANDELARIO
Bermeo (Demiku auzoa).
– Bihar. 12:00etan, meza nagusia, eta ondoren, trikitrixa.
– Otsailak 7, domeka. 12:00etan, umeentzako jolasak. Ondoren, 13:00etan, meza nagusia. Ostean, trikitrixa.
– Otsailak 14, domeka. Demikuko mendi martxa. 08:30etan, demikuko mendi martxa luzea. 10:00etan, martxa laburra.
Gernika-Lumo.
– Bihar. 19:30etan, Andra Mari elizatik hasita, herriko umeak kalez kale kantuan ariko dira, kandelak eskuetan.
Busturia.
– Bihar. 16:00etan, Kandelario abestuko dute eskola aurrean, umeek.
SAN BLAS
Busturia (Axpe).
– Bihar. 12:00etan, meza nasugia. 13:00etan, trikitrixa ibiliko da kalez kale. Ordu erdi beranduago, berriz, Axpeko tabernetatik pintxo poteoan ariko dira.
Ea (Bedarona).
– Bihar. 12:00etan, meza santua. Gozokiak eta kordoiak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, eskolan hiru herri bat eginda laburmetraiaren emanaldia. Ostean, hamaiketakoa.
– Otsailak 6, zapatua. 19:30etan, bolo txapelketa banakako eta binakako kategorietan. 21:00etan, herri afaria: bihar da izena emateko azken eguna, herriko tabernan. Afaldu ostean, Esteibar eta Obietarekin dantzaldia.