Xabier Olarrarekin, Joyceren 'Ulises' aztertuko dute
Eako Herrijeri emon arnasa kultur taldeak eta udalak antolatuta, Xabier Olarragaz solasaldia izango da bihar Ean, 19:00etan. James Joyceren Ulises liburuari buruz ariko dira. Horretarako, Eskolondoko liburutegian batuko dira literatura zaleek, eta Ola...
Hain zuzen, idazle tolosarra izan da James Joyceren liburuaren itzulpena egin duena euskarara.
Solasaldiaren ostean,antzerkiarentzat tartea ere izango da. Izan ere, 20:00etan, eleberriaren azken kapituluko bakarrizketan oinarritutako Molly Bloom, lur eta haragia antzezlana taularatuko dute Eako Eskolondon. Agerre teatroa taldeko kideek landu dute antzerki obra hori, eta sarrera dokoa izango dela jakinarazi dute.