Maier Technology Center IK4-Teknikerren Patronatura geitu da
Eibarko IK4-Tekniker konpainiako patronatura batu da Ajangizko Arabieta industriagunean egoitza duen Maier Technology Center (MTC). Pauso hori eman orduko, iazko urrian laguntzaile gisa batzu zitzaion MTC IK4-Teknikerri, eta azken horrek abenduaren 16a...
Akordioari esker, zentro biek partekatu ahal izango dituzte euren estrategia teknologikoak. Horrez gain, planifikatutako garapen teknologikorako programak zehaztu ahalkodituzte, garatzen dituen produktuen alorrean daukan lidergoa indartzen lagunduz MTCri. Bestetik, biek hartutako konpromisoaren bitartez, IK4-Teknikerren enpresa laguntzaileen irabazien programara batu ahalko da MTC.
Automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzailea den Maier Taldearen zentro teknologikoa da MTC. 1995ean sortu zuten, plastikoen sektorean erreferente izateko helburuarekin.