Istripuak egon dira Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo 11:25 inguruan moto gidari bat errepidetik atera eta erori egin zen BI-2224 errepideko 48,8 km-an, Munitibarren. Iturri berak baieztatu duenez, hasiera batean, behintzat, konortea zeukan. Hala ere, erorketaren ondori...
Martitzenean 18:00ak aldera, aldiz, beste istripu bat gertatu zen. Hain zuzen, BI-633 errepidean gertatu zen ezbeharra, Ziortza-Bolibarren. Auto baateko gidariak txirrindan zioan 73 urteko gizonezko bat harrapatu zuen. Talkaren ondorioz, hainbart kolpe jasan zituen txirrindulariak, eta, hori dela eta, Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Ertzainek azaldu dutenez, hankan hartu zuen min, besteak beste.