Narkotiko Anonimoak laguntza taldeak hitzaldia antolatu du. Zapatuan izango da, 17:30ean, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan.
Luis Mari Larrazabal psikiatrak, Pero Aranburu familia medikuak, Narkotiko Anonimoak taldeko bi kidek eta bi senidek parte hartuko dute hitzaldian.
Udalaren eta kultur etxearen laguntzarekin antolatu dute berbaldia, eta parte hartzeko deia egin dute.