Gasteizen astelehenean gertatutako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Gernika-Lumoko Asunek talde feministak. 17 hilabeteko haur bati sexu erasoa egin eta leihotik behera bota zuen 30 urteko gazte batek. Astelehen goizaldean izan zen erasoa, hiriburuko Askatasuna kalean. Ertzaintzak 30 urteko gizoneko bat atxilotu zuen, haurra leihotik botatzea egotzita.
Mutrikun atzo iluntzean egin zuten protesta
Neskatoaren amarekin liskarrean ari zela zabaldu zen hasieran, baina ikerketa iturriek gerora jakinarazi dutenez, gizona sexu abusuak egiten ari zitzaizkion haurrari, eta emakumeak harrapatu egin zuen. Bien arteko liskarrean haurra hartu eta leihotik behera bota zuen erasotzaileak. Atzo arratsaldean zendu zen 17 hilabeteko neskatoa, Gurutzetako ospitalean. Haurraren amari ere eraso egin zion ustez gizonak: kristal bat sartu zion lepoan. Medikuek esan dutenez, egonkor dago.
Indarkeria matxistaren azken erasoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Gasteizen, Ama Zuriaren plazan. Gernika-Lumon bihar egingo dute protesta, 19:30ean, Merkurio iturriaren aurrean.