Zapatuan egingo dute mendi ibilbidea. 15 kilometrokoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek: Autzaganen hasi eta Asteitik Undarako bidea hartu eta Ibarrurira helduko dira. Muxikako auzo horretatik Burdaria eta Ajuriarantza egingo dute berbalagunkideek. Ordorikara bidea hartuko dute gero, eta auzo hori igarota, Ariatzan amaituko dute ibilbidea.
Berbalagunen irteera bat
Joan-etorria autobusean egingo dute. Hala, mendi irteeran parte hartu gura duenak 08:45ean Gernika-Lumoko autobus geltokian egon beharko du. Izena emateko AEKra edo udal euskaltegira jo behar da.