Pisu ertaineko Andoni Dominguez bermeotarrak borrokaldia eduki zuen zapatuan Bartzelonako Xabi Mataroren aurka, Gasteizko Judimendi kiroldegian. Borrokaldi horretatik garaile atera zen bermeotarra.

Eskuman, Andoni Dominguez. Argazkilaria: Eusko Box
All Star txapelketako finalaren baitako borrokaldia izan zen zapatukoa. Dominguezen aurkaria bera baino altuagoa zen eta gorpuzkera handiagoa ere bazuen. Dominguez, baina, ez zen beldurtu, eta kementsu, boxeo teknikak erabilita, irabaztea lortu zuen.
Otsailean jokatu diren Bizkaiko boxeo amateur lehiaketetan parte hartzeko prest dagoela erakutsi zuen bermeotarrak zapatuko borrokaldian.