Santuaren omenezko jai eguna ospatuko dute herrian. 12:00etan meza santua emago dute Andra Mari parrokian. Ostean, Artia dantza taldearen emanaldiagaz gozatuko dute herritarrek eta, saioa amaitutakoan, hamaiketakoa egiteko aukera izango dute arteagarrek, trikitixak lagunduta.

Pilota partiduak jokatuko dituzte arratsaldean
Arratsaldean, gazteek pilota paartidak jokatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, herriko frontoian.
Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek jai egunean parte hartzera deitu ditu herritarrak. “Udaletxean gure herriko tradizioak mantentzearen alde egiten dugu, herriko nortasunaren eredu direlako”, esan du.