Gurutze Gorriaren adar bat da Larrialdietan Berehalako Erantzuna Emateko Taldea (LBET-ERIE), eta gaur egun 110 pertsonak osatzen dute. Bere “helburua da istripuak, hondamendiak, hondamendi publikoak, gizarte gatazkak, gaixotasunak, izurriteak eta bestelako arrisku edo gertakari kolektiboak gertatzen direnean erantzun espezializatua eta egokia ematea” da. Gernika-Lumon bildu ziren zapatuan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taldeko kideak, besteak beste, jardunbide onak hedatzeko eta konpartitzeko, larrialdi egoeretan alderdi teorikoetan eta praktikoetan sakontzeko eta gaitasunak eta koordinazioa hobetzeko.

Gernika-Lumon egindako topaketa
Gurutze Gorriak Gernika-Lumoko Errenteria auzoan duen eraikinean egin zuten topaketa. Iñaki Irusta Euskadiko Gurutze Gorriako presidenteak; Jose Maria Elorduy Euskadiko Gurutze Gorriako presidenteordeak; Javier Zarraga Arabako Gurutze Gorriko presidenteak; Estibaliz Arnaiz Bizkaiko Gurutze Gorriko presidenteak; Pedro Anitua Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Arreta, Meteorologia eta Segurtasuneko zuzendariak; Jose Mari Gorroko Gernika-Lumoko alkateak; Babes Zibileko kideek; eta EHUko ordezkariek parte hartu zuten, besteren artean.
Bizkaiko Gurutze Gorriak topaketaren inguruan egindako argazki galeria