Busturialdeko gazteek bertoko enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute
Hazilan proiektuaren bitartez, Busturialdean erroldatutako 20 eta 35 urte bitarteko gazteek, eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute otsailetik aurrera.
Hain zuzen ere, eskualdeko gazte langabeak izango dira programa horren onuradurak, eta 30 gaztek izango dute praktikak egiteko aukera. Otsailaren 22an hasi eta apirilaren 4ra bitartean egingo dituzte praktikak; guztira, 388 ordu. Horietan parte hartu gura duten gazteek, Bermeoaldeko Behargintzara jo beharko dute izena ematera.
Izena emateko, baina, gazteek zenbait baldintza bete beharko dituzte: Busturialdean erroldatuta egotea, 20 eta 35 urte bitartean edukitzea, Lanbiden izena emanda edukitzea, edozein arlo profesionalean goi mailako ikasketak burututa izatea eta lan eskarmenturik ez izatea prestakuntza akademikoagaz lotuta.