Astelehenean, motozale eta bere ingurukoek lehenengo ongi etorria Loiun egin bazioten ere, gaur, herritarren berotasunean murgildu da Txomin Arana Ereñoko moto gidaria.
Ohorezko aurreskua dantzatzen
Iaz, moto gainean agertu bazen ere, aurten, herritarren zain zegoen Arana herriko plazan. Hainbat izan dira 12:00etarako Ereñoko plazara bertaratu diren lagunak Dakarrean aritu den moto gidariari ongietorri beroa emateko.
Ohorezko aurreskua dantzatu ondoren, udaletxeko balkoira atera da goizeon. Beragaz batera egon dira Gernika Off Road taldeko kideak, Roberto Arrieta
Pipi mekanikaria, bai eta Ereñoko alkate Joseba Zarragoikoetxea ere.
Beretzat, inoiz egin duen Dakar onena izen dela esan die bertaratutakoei Aranak balkoitik, “lortutako postuak eta egin dituen etapak kontuan izanik”. Beraz, amaitu ezin izan badu ere, balorazio “positiboa” egiten duela esan du, eta datorren urtera begira, “gogorik ez duela falta” esan du. Ondoren, eskerrak emateko unea ere hartu du, eta emandako babesa eskertu die bertaratutako guztiei.
Gernika Off Road taldeak urtean zehar egiten duen lana ere goraipatu dute, proiektuak aurrera egin ahal izateko hainbat gauza egiten dituztelako: zozketak, Dakar festa…
Txomin Arana eta bere ama
Ereñoko alkateak, bestalde, bi oroigarri banatu ditu; bata, Gernika Off Road taldeak jaso du, eta, bestea, berriz, Txomin Aranak berak. Moto gidariak, bestalde, lore sorta bat eman dio bere amari, “harek bizitzen dituen une gogorrengatik”.
Balkoitik jaitsita, bertaratutako guztiekin, oroimenerako familia argazki bat atera zuten.
Eguna, baina, luzea izango dute ereñarrek. Arita-Berri jatetxean batuko dira asko eta asko elkarrekin bazkaltzeko eta jia giroan jarraitzeko.
Familia argazkia