Beste behin, Nuntxaku kultur elkarteak musika proposamen bat daukar asteburura begira. Oraingoan, Los Angelesko (AEB) Cobalt Cranes taldearen kontzertua eskainiko du, Kapillan.
Domekan izango da estatubatuarren emanaldia, 13:00etan, «vermut orduan». Sarrerak 5 euro balioko du, baina, azkenaldiko ohiturari eutsiz, 25 urtetik beherakoek bi pertsonako bakarra ordaindu beharko dute.
Cobalt Cranes. Argazkia: Kristin Cofer
Hiru kontzertu baino ez ditu emango Cobalt Cranes taldeak Euskal Herrian, eta hirurak izango dira asteburu honetan. Hain zuzen, bihar Iruñeko Nebula aretoan izango dira, domeka eguerdian Bermeon eta domeka arratsaldean Gasteizko Gora tabernan.
Taldearen ibilbidea
Psikodelia, shoegazea eta grungea nahasten ditu kantuetan Cobalt Cranes taldeko bikoteak. 60ko hamarkadako garage rock eta 90eko grunge estiloetan oinarrituta, EP bat grabatu eta AEBetako mendebaldeko kostaldetik bira egin zuten.
Ondoren, lehenengo album luzearekin lanean hasi ziren:
Head in the Clouds. Azken urteetan egindako biran idatzi zituzten abesti berriak, errepide ondoko motel eta jatetxeetan, eta horiekin osatu dute Bermeon aurkeztuko duten
Days in the sun izeneko lana.
Ordutik, hainbat kontzertu eman dituzte AEBetako mendebaldeko kostaldean, hango undergroundaren ordezkari nagusienekin batera; besteak beste, Thee Oh Sees, The Spits eta The Coathangers taldeekin batera.