Gernika-Lumoko Udal Kirol Patronatuak snowboard praktikatzeko irteera antolatu du. Hain zuzen, Valdezcarayra (Errioxa) joango dira, martxoaren 6an. Bidaiaren prezioa 69 eurokoa da, eta barruan dira autobusa, forfaita, snow egiteko ekipoa, begiraleak eta bi ordurako monitorea. Informazio gehiago 666-950 243 telefono zenbakira deituta lor daiteke.
Valdezcarayra izango da irteera