63.864 bisitari izan zituen Gernika-Lumok 20015. urtean, 2014. urtean baino 1.382 gehiago, hain zuzen. Hala, goranzko joera ikusita, baikor egoteko datuak direla esan dute udal arduradunek. Jatorri ezberdineko turistak izan zituen Gernika-Lumok iaz. Herialde Katalanetatik heldutakoak izan dira gehienak: 8.650 kataluniar eta 3.817 valentziar jaso dituzte Turismo bulegoko datuek. Madrildik heldutakoak ere asko izan dira 20156. urtean: 5.525 pertsona. Europako beste herrialde batzuetatik ere heldu da jendea Gernika-Lumora. Frantziarrak izan dira gehienak (3.799); baina Alemaniatik (1.145) eta Erresuma Batuatik (872) ere etorri da jendea Gernika-Lumo bisitatzera.
Familia bat Turismo bulegoan, infomazio eske
Gernika-Lumok dituen eskaintzen artean, herriko museoei buruzko informazioa eskatu dute 6.976 turistak Turismo bulegoan. Erromesen kontsultak ere izan dituzte; izan ere, 5.352 erromes izan ziren iaz Turismo bulegora jo zutenak, infomazio eske. Bisita gidatuei buruzko eskaera 4.000 turistak egin zuten 2015ean.