Bizkaiko Golkoan udazkena eta negua izan ohi dira hegaztien migrazioak ikusteko urtarorik onenak. Zetazeoak ikusteko ez dira sasoirik onenak izaten, baina urte osoan zehar ikus daitezke aleren batzuk, ingurune aberatsa baita mamifero horiei dagokienez ere. Hori horrela, joan den domekan hegaztiak nahiz zetazeoak behatzeko irteera egin zuen Lurgaia irabazi asmorik gabeko fundazioak. Zehaztu duenez, hainbat hegazti eta foka bat ikusi ahal izan zituzten eurekin ontziratu zirenek.
09:00etan elkartu ziren, Bermeoko portuan, eta sei orduko txangoa egin zuten, itsasontziz. Hegaztiei dagokienez, besteren artean, kaio beltzak, hanka horidun kaioak, kaio ilunak, kaio hauskarak, antxeta hankabeltzak, hegatxuriak, zabal-mozoak, pottorroak, marikakak, ubarroi handiak eta ubarroi mottodunak behatu ahal izan zituzten. Zetazeoak ere ikustea zuten helburu, eta putz egite pare bat antzeman zituzten, baina ez zuten lortu zetazeoak lokalizatzea.
Egunak, alabaina, sorpresa berezi bat zeukan parte hartzaileentzat, Bermeoko bokalearen eta Izaro irlaren artean itsastxakur bat ikusi ahal izan baitzuten. Hala, bokalean bertan buelta hartu, eta hura behatzera hurbildu ziren. «Lasai-lasai zegoen, boga bat jaten. Itxura batean erlaxatuta zegoen», azaldu dute Lurgaia fundazioko kideek.
Otsailean, martxoan eta apirilean ere irteerak egingo dituzte, eta aurki jakinaraziko dituzte data zehatzak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.