Piraten gaiak jantziko du Gernika-Lumoko herria inauterietan. Hain zuzen, herritarren imajinazioak bultzatuta, gai horrekin zerikusia duten hainbat mozorro ikusiko dira otsailaren 5ean –barikua– Gernika-Lumoko kale eta tabernetan.
Haurtzaroko idoloez jantzi ziren iaz gernikarrak/Astra
Aratusteetarako gaiak proposatzeko orriak hainbat tabernatan izan dira, herritarren eskura. Proposatutako denen artean, –30 gai inguru izan dira aurten–, Piratak da aurten Gernika-Lumoko Jai Batzordeak aukeratu duena. Atzo ikuntzean egin zuen Gernikako Jai Batzordeak aratusteetako gaia aukeratzeko batzarra.
Hala, dagoeneko ohitura bilakatu da Gernika-Lumon aratusteetako barikuan mozorrotuta ateratzea. Proposatutako gaiari jarraituz, herritarrak ez ezik, herriko tabernak ere mozorrotuko dituzte egun horretan. Hala, jai giroan murgilduko dira tabernariak eurak ere.
Iaz haurtzarora bueltatu ziren gernikarraak, haurtzaroko idoloak gaiari jarraituta.