EH Bilduk herri batzarrak egingo ditu asteon Bermeon, Busturian eta Mundakan
Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen ostean, emaitzen balorazioa egiteko ordua dela uste du EH Bilduk. Hala, asteon herri batzarrak egingo dituzte Bermeon, Busturian eta Mundakan.
Eguenerako deitu du herri batzarra Bermeoko EH Bilduk. 19:30etan ipini dute hitzordua, eta Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan batuko dira. Busturiko EH Bilduk, berriz, barikurako ipini du hitzordua. Busturiarrak 19:00etan batuko dira, Altamira auzoko Kultur Etxean. Azkenik, mundakarrak Tribisarrospen elkartuko dira, 18:30ean.