Zortzi erregetara jokatu zuten parte hartzaileek, eta horien artean, Bedaronako Izaskun eta Enrike izan ziren 250 euro eta txapela eroan zutenak.
33 bikotek parte hartu zuten txapelketan. Eta sari nagusiaz gain, beste hiru sari ere eman ziren: bigarrenek 125 euro eta ron botila lortu zituzten, hirugarrenek eta laugarrenek, ostera, 75 euro eta txanpan botila eta 50 euro eta ardo botila, hurrenez hurren.
Izaskun eta Enrike Bedaronako bizilagunak, txapelekin
Txapelketa zapatuan jokatu zen, eta “giro polita egon zen”. Parte hartzaileei dagokienez, gehienak ondarrutarrak izan ziren. “Ni neu ondarrutarra naizenez, publizitatea ere gehien bat Ondarroan egiten dut. Normalean, ondarrutarrek eta Lea-Artibaiko herri txikietako herritarrek parte hartzen dute txapelketa honetan”.
Iazko txapelketako txapela, esaterako, ondarrutarrek irabazi zuten. Aurten, baina, txapela Busturialdera eroatea lortu dute eatarrek.