Ereñozar Ereñoko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du otsailaren 3rako. Hain zuzen, Abadiñoko San Blas jaietara joango dira egun horretan izena ematen duten lagunak. Hilaren 31ra arteko epea dago izena emateko. Elexalden Pilarren bitartez eman daiteke izena, eta Akordan Milaren bidez.
Otsailaren 3an, 09:30ean aterako dira, Gabika auzotik, eta goiza Abadiñoko azokan emango dute. Ondoren, Durangon bazkalduko dute, 14:30ean. Irteerara joatearren 25 euro ordaindu beharko dituzte elkarteko bazkide direnek, eta 35 euro bazkide ez direnek.
Abadiñoko sanblasak