Muruetarrak Euskadiko Sokatira Txapelketan. Argazkia: Txebi Arriaga
Goma gaineko Euskadiko sokatira txapelketa jokatu dute asteburuan Bermeoko Artza pilotalekuan; hain zuzen, gizonezkoen 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia eta emakumezkoen 540 kiloko kategoriako finala. Ibarrako (Gipuzkoa), Gaztediko (Laukiz, Bizkaia) eta Badaiotzeko (Araba) neskek lehia estua izan zuten, baina azkenean Badaiotz nagusitu zen. Bigarren eta hirugarren geratu ziren Gaztedi eta Ibarra, hurrenez hurren.
Bestalde, Ezpeletan jokatutako jardunaldian ez bezala, Muruetak ez zuen indartsuena dela agertzerik Bermeon, eta laugarren geratu zen, Abadiñogaz berdinduta. Gizonezkoetan Ñapurrak (Lapurdi) izan zen nagusi, eta ondoren sailkatu ziren Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa) eta Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), horiek ere berdinduta.
640 kiloko gizonezkoen azken tiraldiak urtarrilaren 23an egingo dituzte, Ibarran, eta orduan erabakiko da txapela nork jantziko duen.
Sailkapenak:
Gizonezkoak:
1. Ñapurrak (Lapurdi)
2. Beti Gazte (Lesaka, Nafarroa)/Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia)
4. Murueta/Abadiño
6. Ibarra (Gipuzkoa)
7. Zuraide (Lapurdi)
Nesketan:
1. Badaiotz
2. Gaztedi
3. Ibarra
Beste alde batetik,600 kiloko kategoriako lehen jardunaldia izan zuten atzo Muruetako mutilek, Zeberion. Sokarri nagusitu zen, 11 punturekin, eta muruetarrak bosgarren gelditu ziren, zazpi punturekin.
Sailkapena, 600 kilo
1. Sokarri, 11 puntu
2. Ibarra, 10 puntu
3. Ñapurrak “A”, 9 puntu
4. Betigazte, 8 puntu
5. Murueta, 7 puntu
6. Baiona, 6 puntu
7. Abadiño, 5 puntu
8. Berriozar, 4 puntu
9. Txantrea, 3 puntu
10. 6 Conceyos, 2 puntu
11. Ñapurrak “B”, 1 puntu