Hileko hirugarren eguaztena da etzi, hala Bermeoko irakurleen txokoa batuko da udal liburutegian. Oraingoan, Alberto Ladron Arana idazlearen
Arotzaren eskuak liburuaz ariko dira bertaratzen diren guztiak. 18:30etan jarri dute hitzordua, eta liburutegiko 3. solairuan batuko direla zehaztu dute. Ohi modura, parte hartu gura duten horiek liburutegian hartu ahal dute liburua, eta hitzordurako irakurrita eroan.
Irakurleen txokoa, hilean behin batzen da. Hurbiltzen direnek, euskarazko liburu bati buruz egiten dute berba. Ekimen horren bitartez, euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu gura da eta euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera eman, gainera. Horrez gain, talde egonkor bat sortzea da horien asmoa.