San Anton eguna Bermeon. Argazkia: Kankinkabara txistu taldea
San Anton besugos a monton dio esaera zaharrak, eta, hain zuzen, horrela ospatu du Bermeoko Kankinkabara txistu taldeak San Anton eguna. Atzo izan zuten ospakizuna, eta txistua jotzen eta bisigua jaten.
Era horretara, sasoi honetan arrantzaleak bisigua arrantzatzera ateratzen zirela ekarri nahi izan du Kankinkabarak. Izan ere, garai batean txistulariek agurtzen zituzten arrantzaleak, portutik bertatik, eta haiek itzultzean modu berberean ematen zieten ongi etorria.