Unai Arostegi, Xabi Ojinaga eta Unai Renteria
Urgatz taldea lan berriagaz dator. Eta berrikuntzekin. Lehenengo diskoa abestiz bakarrik osatuta zegoen; Herio bigarren lanak CD-DVD bat, liburu bat eta antzerki bat darama. Azken finean, diziplina gehiagotara zabaldu gura izan dute, sorkuntzari ateak zabalduz. «Bi diskoetan soinua guk grabatu dugu. Lehenengoa egin genuenean gure buruan konfiantza hartu genuen bigarren disko bat ere grabatzeko. Ondoren DVDa egitea otu zitzaigun», dio Xabi Ojinagak.
Hortaz, batzuek soinuagaz egin zuten lan, eta beste batzuek grabaketa kontuagaz. «Orduan lau abesti egin genituen, eta bakoitzari bideoklip bat egin genion. Hau guztia 2013an hasi zen, nahiz eta kantak 2012an eginda genituen».
Abestiak grabatu eta lagun batek Ereñon daukan baserrian egin zituzten bideoak. Eta esperientzia nola joan zen ikusita, gustua hartu zioten. Gauzak egiteko gaitasuna daukatela konturatu ziren, nahiz eta, orain, atzera begiratuta, huts egiteak ere bazituztela jakin. «Baina gauzak eginez ikasten dira. Dinamika horren zurrunbiloan geundela, abestiek gaien aldetik lotura bat zutela ikusi genuen».
Eta lau kantek beraien artean zerikusia zutenez, zerbait egin ahal zela pentsatu zutela azaldu du Unai Renteriak: «Hortaz, beste lagun batzuekin hitz egin ondoren, antzerki bat idaztea otu zitzaigun. Batzuek antzezten zekiten, beste batzuek idazten, eta denen artean sortu genuen».
Antzerkia ere grabatu egin genuen, eta behin materiala eskuetan geneukala, kaleratzea erabaki genuen. Hortaz, grabaketa DVD batean egitea erabaki dugu, eta antzerkia liburu batean”
Diskoa bera da lan guztien irizpidea. Denek hitz egiten dute Herio-n alde onaren inguruan. Lehenengo antzerkia egin zuten, bi sesiotan aurkeztuz. «Bietan bete zen aretoa, eta antzerkian taldekoek jarri zioten musika antzezten zeuden bitartean. «Antzerkia ere grabatu egin genuen, eta behin materiala eskuetan geneukala, kaleratzea erabaki genuen. Hortaz, grabaketa DVD batean egitea erabaki dugu, eta antzerkia liburu batean», zehaztu du Renteriak.
Dena denboran sortuz joan zen. Hasiera batean hamabi kantako diska bat egin beharrean, laukoa egitea pentsatu zuten, «baina irudiak jarriz guztiei». Lau bideoak grabatu zituztenean, istorio bat egitea pentsatu zuten; istorioagaz antzerki bat eta antzerkiagaz liburua. «Azkenean, gauzak batuz joan gara, eta gauza gehiago ez egitea erabaki dugu, bestela ez genuke inoiz bukatutako», azaldu du Renteriak, barrezka.
Prozesu guztiak gure burua aurkitzeko ere balio izan digu, eta Herio izena jarri izan badiogu ere, gure nahia guztiz kontrakoa islatzea da»
Lau kantak nahikoa ilunak dira, apur bat existentzialista egon ziren adierazgarri. «Baina prozesu guztiak gure burua aurkitzeko ere balio izan digu, eta
Herio izena jarri izan badiogu ere, gure nahia guztiz kontrakoa islatzea da», esan du Ojinagak. Izan ere, Herioren alde ona nabarmendu nahi zuten, gauza txarrak hil edo atzean utzi behar direla azpimarratu nahian.
Denen artean idatzi dute antzerkia. Eta gero, antzerki munduan dabiltzan lagunak proiektura batu ziren. Pertsonaia nagusi bi daude antzerkian, guztiz antagonikoak, Apolo eta Dionisia, batek arrazoia islatzen du, eta besteak gorputza. «Idatzi genuen momentuan ezkortasun puntu bat geneukan, egia esan, nahiz eta orain ikuspuntua aldatu dugun».
Urgatz taldea eratzea ekimen artistikoak sortzeko aitzakia den galdetuta, Renteriak zera dio: «Gai ikusi gara musikaz gain beste lan batzuk egiteko. Gorputzak eskatzen diguna egin dugu». Hortik haratago doa Unai Arostegi: «Nik, pertsonalki, ez dut uste rock talde bat garenik. Kontzertuak formatu desberdin batean ematea planteatu izan genuen».
Azkeneko urte eta erdia ez da sormenagaz lotua izan, lan produktiboa izan da. Dena eskuz egin dugunez eta zerbait berezia nahi genuenez, lan handia burutu dugu»
Urgatz taldearen ‘Herio’ lana
Autogestionatzen den taldea da Bermeokoa, eta ondo baino hobeto dakite norberak dena egiteak ikuspuntua erabat aldatzea dakarrela. Alde onak eta txarren bat ere izan dezake, baina, horrela lan egiteak: «Egia da, azkenean, pixka bat erreta ere bukatu dugula. Taldeko kide batek ihes egin du, eta, beharbada, egin dugun guzti honetan sartu izan ez bagina, ez zen joango. Azkeneko urte eta erdia ez da sormenagaz lotua izan, lan produktiboa izan da. Dena eskuz egin dugunez eta zerbait berezia nahi genuenez, lan handia burutu dugu», aitortu dute.
Urgatzek 2011n argitaratu zuen lehen diskoa, Lur Hartzean, eta Herio diskoaren kantak 2012an bukatuta zeuzkatela kontuan izanik, abestiek ez daukate aldaketa handirik. Renteriak dio trantsizio bezala ikusten dituela kanta horiek, gaur egun egiten ari diren kantekin alderatuz gero. «Beste estilo bat dira. Gehiago esperimentatzen ere ikasi dugu».
Azken diskoko kantak aurrekoak baino gehiago sentitzen dituztela diote. «Gugandik irten diren zerbait dira. Disko honek gure estiloa finkatzen du».
Eta duda barik, hurrengo diskora begira horrek guztiak artistikoki balio izan diela uste dute.
Guri publikoagaz parez pare jotzea gustatzen zaigu, publikoa hurbil izanez eta aurpegira begiratzeko aukeragaz»
Zuzenekoen gogoz
Datozen zuzenekoei begira, hasiera batean kontzertuak bakarrik egingo ditu Urgatzek. Diskoa amaitu zutenean, antzerkiagaz batera bira bat egiteko as-
moa izan zutela diote, «baina ustean bakarrik gelditu zen» asmo hori.
Kontzertuak eskaintzeko, baina, badaukate arazo bat: taldeko laugarren kidea Madrilen (Espainia) ari da ikasten. Hala ere, Gabonetan entsegatu dugu, eta hilabete honetatik aurrera jotzen hasi nahi dugu. Lan nekeza izan da aurretik egindakoa, eta kantak egitea gustatzen bazaie ere, kantak jotzeko «beharrizana» daukate. «Guri publikoagaz parez pare jotzea gustatzen zaigu, publikoa hurbil izanez eta aurpegira begiratzeko aukeragaz», esan du Arostegik. Gehien gustatzen zaiena, izan ere, egiten dutena sentitzea da, publikoa gertu sentitzea. «Eszenatokian zaudenean foko bat izaten duzu aurpegian, eta askotan ez duzu jakiten jendea ongi pasatzen badabilen. Behegainean jotzea nahiago dugu nolabait».
Zuzenekoak gertu dituztelarik, hemendik aurrera kantak egiten jarriko dute arreta.