Ainara Romero (irakaslea eta ikertzailea): "Haurrari dislexia antzeman baino lehen lan egin daiteke"
Haurren irakurketa zailtasunei aurre egiteko euskarazko software bat diseinatu du ikertzaile bermeotarrak. Bizkaiko zazpi ikastetxetan frogatu du programaren eraginkortasuna, eta orain itzultzen ere ari da.
«Prebentzioan oinarritzen den software didaktikoa da; Haur Hezkuntzako geletan erabiltzekoa, batez ere»Zein adin tartetan antzematen da dislexia? Dislexiak oinarri neurobiologikoa du, beraz, zeinu lasterrak txikitatik antzeman daitezke. Hala ere, diagnostikoa ez da irakurketaren irakaste-ikaste prozesua garatu arte egiten, oro har. Kasu gehienetan, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa bukatzean haurrak irakurketaren bereganatzean zailtasunak azaltzen baditu, orduan hasten dira martxan neurriak. Horrek esan nahi du kasurik hoberenetan, 8, 9 edota 10 urtera arte ez direla hasten esku hartze espezifikoa hartzen. Zertan eragiten die ume eta gazteei dislexiak? Gure hezkuntza sisteman edukien bereganatzea eta espresioa, nagusiki, hizkuntza idatziaren bitartez gauzatzen da. Beraz, irakurtzeko zailtasunak izanez gero, arlo kurrikular ia guztietan zailtasunak islatzea ekarriko du, nahiz eta ez den erreala. Hau da, dislexia duen ume batek ez luke eduki beharko arazorik ingurunean edo bestelako arloetan lantzen diren edukiak ulertzeko eta menperatzeko. Horien guztien lanketa, baina, irakur-idazketaren bitartez egiten denez, arlo guztietan izango ditu zailtasunak. Software honen bitartez hori aurreikustea posible al da? Nire ikerketan aipatutako zeinu lasterren identifikazioa, irakasleek gauzatu zuten. Horretan laguntzeko, galdeketa bat prestatu nuen, eta eskola batzuetan zeinu horien gaineko formazio saioak ere eman nituen. Gaur egun, identifikazio hori egiteko baliabideak lantzen ari gara, baina oso zaila da Haur Hezkuntzan frogen bitartez zailtasun horiek detektatzea. Gainera, kontu handiz ibili behar dugu; izan ere, zailtasun horiek aurkezten dituen ume batek ez du zertan dislexia eduki behar. Beraz, softwarean aurre-irakurketa abilezien hobekuntza lantzen da, baina identifikazioa tutoreek egin beharko lukete, beraien susmoei kasu eginez eta prebentziozko neurriak hartuz. Non aurkitu daiteke?
«Tutoreentzako prebentzioan oinarritzen diren baliabideak beharrezkoak dira, askotan eurek antzematen dutelako»Berni-ren eraginkortasuna ere ebaluatu duzu. Bai, Bizkaiko zazpi ikastetxetan frogatu da softwarearen eraginkortasuna. 417 ikasletik 43 haurrek aipatutako zeinu lasterretan zailtasunak azaltzen zituzten. Erdiak Berni-rekin jolasten aritu ziren, eta besteak ez. Softwarearen erabilera horren aurretik eta ondoren irakurketa-aurreko abileziak ebaluatu ziren. Aurreko eta ondorengo ebaluazioaren konparaketak islatzen du Berni-rekin jolasten aritu ziren haurrek irakurketa zailtasunen agerpenarekin erlazionatzen diren aldagai printzipalak hobetzen dituztela; batez ere, kontzientzia fonologikoa eta izendatze automatiko arina. Hartze hizkuntza eta idatzitakoaren hizkuntza ere hobetzen dituzte. Kontzientzia alfabetikoa, ordea, haurrek gelan lantzen duten abilezia izanik, ezin dezakegu jakin hobekuntza hori gelaren ikaskuntza prozesuaren edo Berni-ren ondorioa den. Zein ondorio atera dituzu?