Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
GizarteaPolitika

Yihad eta Siria izango ditu berbagai Ezkurdiak domekan

Oihana Cabello Elorriaga
Gautegiz Arteaga,Sukarrieta
2016/01/14
Yihad eta Siria. Kontatuko ez dizuten guztia izenburuarekin, hitzaldia emango du Gabirel Ezkurdia analista politikoak domekan, Kanalan. Gizarte Etxean izango da berbaldia, 12:00etan. Ezkurdiak berak azaldu duenez, gai horrekiko ikuspegi kritikoa bultzatu gura du jendearengan. Kontatzen dituzten errealitateak ez dira oso argiak, haren ustetan. Hala, bere hausnarketaren eta ikuspuntuaren berri emango du domekan, argazki, eta irudiak lagunduta. Azken hamarkadan burutu dituzten atentatuei buruz hainbat galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela azaldu du Ezkurdiak; Bostonekoa, Pariskoak edota Madrilgo M-11koa aipatu ditu. «Datu asko isilduta daude, eta teoria konspiranoideak dira zabaltzen dituztenak», esan du. Horren harira, atentatuen inguruko hausnarketak eta errefuxiatuen inguruko afera desberdindu beharko liratekeela esan du.  «Siria eta Irakeko gerran beste aldagai batzuk daude; esaterako, estatu islamikoaren atzean nor dagoen. Nik uste dut nahiko argi dagoela horren atzean Israel eta AEBak daudela«. Dioenez, Israelen ez dute atentaturik egin, ezta juduen kontra ere; eta Estatu Islamikoaren sorreran gauza asko hartu behar direla kontuan. «Israelek orain urte asko azaltzen zuen zein izan behar zen eszenatokirik egokiena bere garapenerako: Irak, Siria eta Libia desestabilizatu behar zirela. Beraien artean apurketa estruktural bat sortu behar zela, Israelek bere garapenerako bidea izan zezan. Eta hori gertatu da, baina komunikabideei ez zaie interesatzen hori kontatzea». Bere hausnarketak azaldu eta arrazoiruko ditu Ezkurdiak domekako berbaldian. Azken urteetako atentatuei buruz ere hitz egingo du; kontatu denaz eta kontatu ez denaz ariko da nazioarte gaietan adituak. «Charlie Hebdo-ren aurka egin zuten atentatuetan lekuko batek zioen erasotzaile batek begi urdinak zituela. Hala ere, hurrengo egunean hil zituzten ustezko erasotzaileak, eta magrebtarrak ziren. Beste lekuko batek esan zuen erasotzaile batek errusieraz hitz egin zuela». Ezkurdiaren iritziz, beste hainbeste detaile ere badira guztiz eztabaidagarriak direnak. Bestalde, gertakarien atzean zer egon daitekeen ere azaldu gura du. «Hainbat gertakari izan dira argi uzten dutenak atzean beste zerbait badagoela. Adibidez, inboluzio politikoa ematea Europan.  Krisiarekin gure eskubide sozialak murriztu dituzte, eta askatasunen inguruko hausnarketak ere  murriztu nahi izatea leuke helburua. Nik uste hortik joan daitekeela».

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.