
Irudian, zenbait ume iazko tostada txapelketan
Busturiko Udalak jakinarazi duenez, jai batzordearen batzarra izango da bihar, San Blas jaiak antolatzeko asmoz. 19:30ean jarri dute hitzordua, Altamira auzoko kultur etxean.
Otsailaren 3a da San Blas eguna, eta egun horren inguruan tostada txapelketa egin ohi dute Busturian, beste hainbat herritan legez.