Madariaga Dorretxeak tailer ugari antolatu ditu asteburura begira
Nagusientzako zein umeentzako eskaintza zabala prestatu du Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak astebururako. Besteren artean, gazta eta esnekiak egiteko tailerra, munduko garagardo desberdinak dastatzeko aukera eta argiagaz jolasteko aukerak e...
Zapatuan, 10:30etatik 13:30etara, gazta eta esnekiak egiten ikasteko tailerra eskainiko dute. Gainera, tailerrean parte hartzen duten horiek guztiek, idiazabal gazta dastatu ahalko dute. Adin guztietako jendeari zuzendutako tailerra da.
Domekan, berriz, garagardoa gustoko duten horien txanda izango da. Euskadiko Biodibertsitate Zentroak artisau garagardoa egiten ikasteko tailerrak antolatu ditu behin baino gehiagotan; oraingoan, baina, munduko lurralde desberdinetako garagardoak dastatzeko aukera emango dute. Bi orduko dastaketa izango da domekakoa, 11:00etatik 13:00etara.
Umeek ere izango dute zer egin asteburuan Madariaga Dorretxean; 12 urtetik gorakoek argiarekin jolasean ibiltzeko aukera edukiko dute, zapatuan, 16:00etatik 19:00etara. Parte hartzaileek lege optikoekin, fenomeno optikoekin eta lenteekin esperimentazioak egiten ibiliko direla zehaztu dute zentroko arduradunek.
Guzti horietan parte hartu gura dutenek, baina, derrigorrezkoa dute aurretiaz izena ematea. Horretarako, 94-687 04 02 telefono zenbakira deitu beharko dute.