
Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketako irabazleak
Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 32. edizioko sariak banatu berri ditu, eta, sari handiez gain, tokikoak ere eman ditu. Hala, Bermeoko Udalak emandakoa Nusadua dendak jaso du, eta Gernika-Lumoko Udalak emandakoa Musutruk kafe antzokiak.
Bilbora, Markina-Xemeinera eta Balmasedara joan dira hiru sari nagusiak; hurrenez hurren, Mil flores loradenda, Arriaga Arte eta Javi dekorazioak saritu baitituzte.
Denetara, 30 udalerritako 169 saltokik aurkeztu dituzte lehiaketara Gabonen harira atondutako erakusleihoak, eta 62 izan dira banatutako sariak. Hala, hiru sari nagusiez gain, bestelakoak ere eman dituzte. Esaterako, Eusko Jaurlaritzako Garapen ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailaren Sormenari Saria Markina-Xemeingo Arriaga Arteri eman diote, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sailaren Berrikuntza Saria Zornotzako Edertu lurrindegiari eta Iberdrolak emandako Argiztapen Saria Bilboko Mil Rosas loradendari. Bestetik, Erandioko Koliseo Tabernari egokitu zaio Ostalaritzako Baque Sari Berezia, Lankidegok emandakoa
www.rafaelmatias.es -entzat izan da, eta El Corte Ingles-ek emandako Merkatal Konposizioari Saria Sestaoko Anai Bolsos-entza. Herri horretako Lilura Ekodendak Coca Colaren Natura Saria lortu du.