
Berdintasun jardunaldien baitan emango dute tailerra
Genero berdintasunaren defentsan, kontzientziazioan eta difusioan lan egitko asmoz emango dute tailerra, hurrengo bi barikuetan. Psikologia, integrazioa eta garapen pertsonala landuko dituzte, besteak beste.
Gautegiz Arteagako Udalak antolatu du tailerra, azaroan hasi zituen Berdintasun Jardunaldien baitan. Ezagutza pertsonalean jarrera positiboa nola garatu irakatsiko dute oraingoan; izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, barneko ezagutza eta autoestimua sustazea da tailerraren filosofia. Horrela, parte hartzaile bakoitzak, askatasunez eta jakinaren gainean, honakoak esploratzea hautatu ahal izango du: bikotea, lana, aisialdia, sexualitatea, etxeko lanak, amatasuna, gizarte harremanak eta abar, ezagutza pertsonalaren aurrean ezagutza positiboa lortzeko asmoz.
Parte hartzaileek ezagutzaren garrantziaz jabetzea da tailerraren xedea, mundu afektiboa landuz, erabakiak hartzearen fenomenoa aztertuz eta pertsonen arteko harremanetan gardentasuna erraztuz.
Aretxederreta Kultur Etxean emango dute tailerra bi barikuetan, 17:30etik 19:30era.