
Lain Garcia Calvo
Espainiako markarik onena du Garciak igerian, txapelduna izateaz gain, eta Bake-Leku txokoak gonbidatuta, hitzaldia emango du Gernika-Lumon hilaren 19an. Elai-Alai aretoan izango da berbaldia, 19:00etan. Kirolaria izateaz gain, trebatzailea ere bada Garcia; hala, harremanetan eta giza garapenean hobetzeko eta lidergoa lortzeko pautak irakatsiko ditu martitzenean.
Hitzaldian parte hartzeko lekuak mugatuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, joan gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, 610 291 202 / 615 779 256 telefono zenbakietara deituta, edota
laingarciacalvopaisvasco@gmail.com helbidera idatzita.