
Astelehenean jokatu zuten azken proba
Janire Alegria bermeotarrak hartu du Mendatan jokatzen den Erregenetako asto proba saria. 66 untze eta 1/4 eginda, aurtengo sariketako astorik indartsuena izan da Alegriarena. Mendatako Udalak eta Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarteak antolatzen duten proba horietan Erregenetako manta eta garaikurra eraman ditu Alegriak Bermeora.
Antolatzaileen esanetan, ikusle nahikotxo batu dituzte aurtengo asto probek. Lau egunetan jokatu dituzte: urtarrilaren 6an, 9an, 10ean eta 11n. Herenegun gauean egin zuten azken saioa, 21:00etan, eta orduan erabaki zen zein zen XLIX. edizioaren irabazlea zein izango zen.
Gatikako Loberenek egin du bigarren aurten (62 untze eta 1/2), eta hirugarren saria ere Bermeoko Alegriarentzat izan da; hain zuzen, 57 untze eta erdi egin ditu asto horrek.
Imanol Eleaga eta Endika MAdariaga izan dira proba horietan epaile. Mañuko (Bermeo) Ugaldek bosgarren sailkatu da Mendatako Erregenetako asto probetan, Etxebarriko Jose Karmelo Ibarluzea zazpigarren, Errigoitiko Iñaki Erleaga hamargarren, Maumeko (Muxika) Maiora elkartea hamabigarren eta Mañuko (Bermeo) Egia hamahirugarren.
Txerriaren zozketa ere egin dute Mendatako asto proben baitan; aurten, 63666 zenbakia izan da saritua. Hurrengo urtean 50 urte beteko dituzte Mendatako asto probek, eta zerbait berezia egiteko asmoa azaldu dute antolatzaileek.