
Maitane Goienetxea saskian zeuden sariekin
Berton Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak Rett sindromearen ikerketarako dirua bildu asmoz, saski solidario bat zozkatu du. 257 zenbakia izan da txartel irabazlea, eta Maitane Goienetxeak zituen.
Berton elkartearen baitako merkatariek emandako opariekin osatzen zen saski solidarioa. Hala, mahai bete opari jaso ditu Goienetxeak asteburuan. Herrian osatu berri den Nere Izarra Rett elkarteari laguntzeko antolatu du Bertonek zozketa hori.
Saldutako txartelekin 1.004 euro batu dituztela azaldu dute; Rett sindromearen ikerketan laguntzeko bideratuko da bildutako guztia.