Bi kamioik talka egin zuten atzo; hiru ordu behar izan zituzten suhiltzaileek gidariak kamioitik ateratzeko
Bi kamoik elkar jo eta errepidetik atera ziren atzo
Arratsaldeko 18:05ean gertatu zen istripua, atzo, Autzaganen (Muxikan). Segurtasun sailak jakinarazi zuenez, bi kamioik aurrez-aurre jo eta, ostean, irauli egin ziren. Bi gidariak atera ezinik geratu ziren, eta suhiltzaileak lanean aritu ziren hiru ordu luzez. 21:00ak aldera lortu zuten suhiltzaileek bi gidariak ateratzea, eta ospitalera eraman zituzten. Jakinarazi zutenez, Gernika-Lumoko, Basauriko eta Iurretako suhiltzaileak izan ziren istripuaren lekuan lanean. Autzaganeko errepidea itxita egon zen bi noranzkoetan, hainbat orduz.
Istripua argitu nahian, gertatutakoa ikusi zuten lekukoen bila ari da orain Ertzaintza.