Gabonak Gabon
Gabonak ekintzaz bete etorri dira beste behin ere, zorion eta ongietorri mezuak besapean zituelarik. Antzerki, tailer, ikuskizun, kalejira, film, jolas parke, ludoteka, mendi irteera, lehiaketa, aldarrikapen mezu, elkartasun, ezer ez da falta izan ume zein nagusiek jaiez gozatzeko.
Olentzero, Mari Domingi eta Errege Magoen altzoan jesarri eta desiorik onenak eskatzeko egunak izan dira, opariak eskatu eta jasotzekoak, hartu eta ematekoak.
Eta zelan ez, bazkari eta afariei lekua egiteko egunak izan dira, baina baita ere kirol jarduerak egitekoak; horren adibide, Kakatzan, Kalamendira, Arnora, Antolinera edota Akarregira egindako igoerak, Abixadan, San Silbestre…