Bi kamoik elkar jo eta errepidetik atera dira
Arratsaldeko 18:05ean gertatu da istripua, Muxikan. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, bi kamioik elkar jo eta irauli egin dira. Ertzaintzak esan duenez, bi gidariak atera ezinik geratu dira, eta suhiltzaileak lanean aritu dira hiru ordu luzez. 21:00ak aldera atera dituzte bi gidariak, eta ospitalera eraman dituzte. Gernika-Lumoko, Basauriko eta Iurretako suhiltzaileak Izan dira istripuaren lekuan lanean. Ertzaintza eta anbulantziak ere han izan dira. Autzaganeko errepidea itxita dago oraindik, bi noranzkoetan, eta, Segurtasun sailak esan duenez, zarratuta mantenduko dute oraindik.