Kooperak jaso du Madariaga Dorretxean batutakoa
Beste urte batez, arropak eta jostailuak batu ditu Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroak horretarako bereziko ipinitako gune solidarioan. Aurton, iaz baino kilo gehiago batu dituztela jakinarazi dute zentroko arduradunek, hain zuzen ere, 340 kilo batu dituzte; 240 kilo jostailu eta 100 kilo arropa. Iaz, aldiz, 265 kilo jaso zituzten. Gune solidarioak helburu bikoitza du; alde batetik, kolektibo behartsuenekiko laguntza adieraztea, eta bestetik, batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea. Aurrekoetan legez, Madariaga Dorretxeko gune solidarioan batutakoa irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzuak jaso du.